www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001791

Zergadun batek 3.500 euro ordaindu ditu ekitaldian lan egiten duen enpresaren entitate taldeko enpresa batean akzioak harpidetzeagatik. Langileek enpresan duten parte-hartzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango da?



Bai, akzio-harpidetzak arauan ezarritako baldintzak betetzen baditu, zergadunak eskudirutan ordaindutako diru-kopuruen 100eko 10eko kenkaria aplika dezake zergaldi horretan, urtean 1.200€-ko mugarekin (muga hau 6.000 eurotara igotzen da urtean, dirutan ordaindutako kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz) zertarako-eta entitatean edo langile deneko sozietate taldeko edozein entitatetan akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali