www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001787

Medikuntzan diharduen profesional batek 70.000 € inbertitu nahi ditu higiezin bat eskuratzeko bere jarduera egiteko. Aktibo finko berrien ziozko kenkaria aplika dezakeen galdetzen du.



Ekonomi jarduerak zuzeneko zenbatespenaren ohiko metodoaren edo metodo erraztuaren bidez egiten dituzten zergadunek aktibo ez korrente berrietako inbertsioetarako pizgarriak emateko eta sozietateen gaineko zergaren araudian ezarritako zenbait jarduera egiteko kenkariak aplika ditzakete, portzentaje berdinekin eta kenkari mugekin.

Higiezina eskuratu duen zergadunak lurraren balioa deskontatu behar du, aktibo finko berria izan behar du eta soilik jarduerarako erabili beharra dago. Legez ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu, aktibo finko berrietako inbertsioen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du, hots, eskuraketa-balioaren %10, lurraren balioa alde batera utzita.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali