Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001786
Beren ekonomi jarduerak zuzeneko zenbatespena ezartzen dituzten PFEZren zergadunek kenkariak aplikatu ahal izango dituzte aktibo finko material berrietako inbertsioetarako pizgarriak emateko eta Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauko V. tituluko III. kapituluetan ezarritako zenbait jarduera egiteko, portzentaje berdintasunarekin eta kenkari mugekin.
Hala ere, kenkari horiek PFEZn aplikatzerakoan, SZFAn ezarritako kuota likidoaren gaineko %35eko mugak PFEZren kuota osoan aplikatuko dira, ekonomi jardueren etekinengatik integraturiko zerga-oinarri orokorraren zatiari dagokion kuotan (62.eta 64. artikuluetakoak (I+D) izan ezik, horiek % 70eko muga izango baitute eta eta 65. artikuluari dagozkionak, % 50eko muga izango dutenak).
Kuota hori ezartzeko, honako eragiketa hau burutuko da.
X= (Kuota oso “orokorra”*jardueren etekina)/ Guztizko zerga-oinarri orokorra:
Muga= Dagokion % * X
Gainera, ekonomi jarduerei dagokien kuota osoaren eznahikotasunaren zioz aplikatu ez diren kenkariak aplikatu ahal izango dira hurrengo eta ondoz ondoko 30 urteetan amaitzen diren zergaldietako autolikidazioetan dagoen muga bera errespetatuz.
Kenkariak aplikatu ahal izateko, zergadunak berariaz adierazi behar du kenkariok aplikatuko dituela; kenkariak aplikatu nahi dituen ekitaldiko autolikidazioa aurkezterakoan egin behar du adierazpen hori.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.