www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001752

Nola kalkulatzen da jardueraren etekina Zuzeneko zenbatespen erraztuan?



Etekin garbia zuzeneko zenbatespen-era erraztuaren bidez kalkulatzeko, honela egingo da:

  • Sarrerak eta gastuak sailkatu eta zenbatuko dira, hornidurak, amortizazioak eta jarduerari lotutako ondare-elementuen ziozko irabaziak eta galerak izan ezik, Sozietateen eta PFEZaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauari eta .
  • Aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatuko da, eta ateratzen den zenbatekoa, amortizazio, hornidura eta justifikazio zaileko gastu gisa,
    • 2025eko ekitalditik aurrera:
      • % 20, aurreko ekitaldiko aldea 35.000 €-tik gorakoa ez bada.
      • % 15ean, aurreko ekitaldiko aldea35.000tik gorakoa eta 85.000 eurotik gorakoa ez bada.
      • % 10, aurreko ekitaldiko aldea 85.000 €-tik gorakoa bada
    • 2022, 2023 eta 2024 zergaldietarako, % 15 zen.
    Aurreko b) atalean azaldutakoaren arabera lortzen den emaitzari jarduerari atxikitako ondare-elementuen ziozko irabaziak batu eta galerak kenduko zaizkio, PFEZaren foru arau honen xedatzen duenarekin bat etorriz.
 
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Arrunta edo Erraztua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali