www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001752

Nola kalkulatzen da jardueraren etekina Zuzeneko zenbatespen erraztuan?



Etekin garbia zuzeneko zenbatespen-era erraztuaren bidez kalkulatzeko, honela egingo da:

  • Sarrerak eta gastuak sailkatu eta zenbatuko dira, hornidurak, amortizazioak eta jarduerari lotutako ondare-elementuen ziozko irabaziak eta galerak izan ezik, Sozietateen eta PFEZaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauari eta .
  • Aurreko atalean aipatutako sarrera eta gastuen arteko kendura kalkulatuko da eta emaitza ehuneko 10 txikiagotuko da (%15 2022 ekitaldian), amortizazio, hornidura eta zuritzen zailak diren gastu gisa.
  • Aurreko b) atalean azaldutakoaren arabera lortzen den emaitzari jarduerari atxikitako ondare-elementuen ziozko irabaziak batu eta galerak kenduko zaizkio, PFEZaren foru arau honen xedatzen duenarekin bat etorriz.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Arrunta edo Erraztua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali