www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001750

Nola kalkulatzen da jardueraren etekina zuzeneko zenbatespen arruntan?



Etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren era arruntaren bidez kalkulatzeko, honako foru arau honen 27. artikuluaren arau orokorrei eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren manuei men egin beharko zaie.

Etekin garbiaren kalkulua

Zuzeneko ohiko motaren bidez, jardueren etekin garbia kalkulatzeko urtean zehar lortutako sarreren (ez dira jardueraren sarrerak kontu korronteetako interesak, eperako ezarpenak, dibidenduak, akzioak, inbertsio funtsak...) eta horiek lortzeko egindako gastuen arteko aldea kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarritako arauen arabera.

Etekin garbia = Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak

Kalkulatzeko, sarreren eta gastuen norbere aitorpenetik abiatzen da, kontabilitateko liburu eta agirietan eta nahitaezko erregistro agirietan oinarrituta. Gainera, arau berezi hauek besteak beste izan behar dira kontuan:

  • Enpresariak edo profesionalak gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ezin dira kendu. Salbuespenak dira gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin aseguru kontzertatuak kontratatzean ordaindutako kopuruak, kontratugileak Gizarte Segurantzako autonomoentzako araubide berezian sartu gabeko profesionalak baldin badira eta. Halako zenbatekoen muga hau izango da: araubide berezi horretan kontingentzia arruntak direla-eta ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ezarritako gehieneko kuota.
  • Ezkontideari, izatezko bikoteari edo adin txikiko seme-alabei jardueran egindako zereginengatik ordaindutako kopuruak kendu ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira: laneko kontratua, Gizarte Segurantzako alta, gehienez merkatukoak bezalako soldatak...
  • Jarduerari lotutako ondasunak edo eskubideak eskualdatuz gero ezkontideak, izatezko bikoteak edo adin txikiko seme-alabek, hizpatutako kontraprestazioa kendu daiteke (beti ere, merkatuko balioa gainditzen ez badu).
Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 27. artikulua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Arrunta edo Erraztua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali