Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001742
Eskatutako betekizunak bete eta jardueraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren era erraztuaren bidez kalkulatu nahi duten zergadunek bata ala bestea aukeratu behar izango dute aukerak eragina izan behar duen egutegiko urteko apirilaren 25a baino lehen. Jarduera hasi berriei dagokienez, erabakitako aukera zentsuan alta emateko adierazpenean jasoko da.
Erabakitako aukerak indarra izango du hautaturiko zenbatespen-era aplikagarria den hurrengo urteetan, zergadunak berariaz ezeztatu ezean, aukera erabakitzeko balekoa den epe berean.
Lehen aipatutako zenbatespen-aukerak eta -ezeztapenak 036 edo 037 agiriak erabiliz izapidetu behar dira.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 47/2014 Foru Dekretuaren 27., 29. eta 31. artikuluak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.