saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001742

Noiz amaitzen da jardueraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren arabera kalkulatzeko helburuz, zenbatespen erraztua aukeratzeko epea? Eta aukera horiek ezezteko epea?

Eskatutako betekizunak bete eta jardueraren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren era erraztuaren bidez kalkulatu nahi duten zergadunek bata ala bestea aukeratu behar izango dute aukerak eragina izan behar duen egutegiko urteko apirilaren 25a baino lehen. Jarduera hasi berriei dagokienez, erabakitako aukera zentsuan alta emateko adierazpenean jasoko da.

Erabakitako aukerak indarra izango du hautaturiko zenbatespen-era aplikagarria den hurrengo urteetan, zergadunak berariaz ezeztatu ezean, aukera erabakitzeko balekoa den epe berean.

Lehen aipatutako zenbatespen-aukerak eta -ezeztapenak 036 edo 037 agiriak erabiliz izapidetu behar dira.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 47/2014 Foru Dekretuaren 27., 29. eta 31. artikuluak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Epeak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali