Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001723
%100eko eragin-presuntzioa duten ibilgailuen artean merkantzien garraioan erabilitako ibilgailu mistoak daude.
Ildo horretatik, merkantzien garraioak ez du bakarrik merkataritzako ondasunen garraioa adierazi nahi (“sal daitekeen salgaia”, “tratu edo salmentarako baliatu ohi den higigarria”, “enpresak lortutakoa eta transformaziorik gabe saltzeko dena”); termino horrek, era berean, jarduera garatzeko beharrezkoak diren materialen garraioa ere adierazten du, nahiz eta material horiek erabateko salgai-izaera ez izan, ez baita sal daitekeen salgaia.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.