Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001720
Mendetasun larriko egoeran edo mendetasun handiko egoeran dauden pertsonek ohiko etxebizitzari buruz hartzen dituzten erabakien ondorioz jasotzen dituzten zenbatekoak ez dira errentatzat joko, baldin eta 41/2007 Legearen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera egiten badira.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Hamahirugarrena XG 13/2013 FA. Ondare pertsonala osatzen duten ondasunak erabiltzea zahartzaroak eta mendetasunak dakartzaten beharrizan ekonomikoei erantzuteko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.