Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001718
Zergaren sortzapenaren unean daudenak izango dira kenkaria aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko inguruabar familiarrak eta pertsonalak, hots, urte bakoitzeko abenduaren 31n eta salbuespenez zergadunaren heriotzaren egunean (salbu eta famili unitateko gaineko kideek baterako zerga-ordainketa egitea erabakitzen badute abenduaren 31n, hildakoaren errentak eta senideen kenkariak barne direla).
Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona zergaldiaren barruan hil bada, kapitulu honetan jasotako kenkariak aplikatzeko kontuan hartuko diren inguruabar pertsonal eta familiarrak heriotzaren egunean dagoen egoera aintzat hartuz zehaztuko dira. Kenkarien zenbatekoa ez da proportzionalki murriztuko egun horretara arte.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 84. art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.