saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001718

Noiz erabakitzen da egoera pertsonala eta familiarra kenkariak aplikatzearen ondorioetarako? Zenbait kasutan hainbanatu behar al dira kenkariak?



Zergaren sortzapenaren unean daudenak izango dira kenkaria aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko inguruabar familiarrak eta pertsonalak, hots, urte bakoitzeko abenduaren 31n eta salbuespenez zergadunaren heriotzaren egunean (salbu eta famili unitateko gaineko kideek baterako zerga-ordainketa egitea erabakitzen badute abenduaren 31n, hildakoaren errentak eta senideen kenkariak barne direla).

Kenkarirako eskubidea sortzen duen pertsona zergaldiaren barruan hil bada, kapitulu honetan jasotako kenkariak aplikatzeko kontuan hartuko diren inguruabar pertsonal eta familiarrak heriotzaren egunean dagoen egoera aintzat hartuz zehaztuko dira. Kenkarien zenbatekoa ez da proportzionalki murriztuko egun horretara arte.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 84. art.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali