www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001713

Ezinduak aitorpena aurkezten badu, nork aplikatuko ditu PFEZren Foruan . idatz-zatietan ezarritako ezintasunaren ziozko kenkariak?



Ezintasuna duen pertsonak PFEZren aitorpena aurkezten duenean, kenkaria osorik aplikatzea edo hura zaintzen duen zergadunak osorik aplikatzea aukera daiteke. Bigarren aukera hautatuz gero eta ezindua hainbat zergadunen menpekoa bada, kenkaria hainbanatu egingo da eta zergadun bakoitzak zati berdinetan aplikatuko du kenkaria.

2014tik aurrera, Zergaldi baterako egindako aukera geroago aldatu ahal izango da, hain zuzen ere, zergaren aitorpena egiteko borondatezko epea amaitzen den egunera bitartean edo Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egiten duen egunera bitartean, behin behin-behineko likidazioa borondatezko epe hori amaitu aurretik gertatuz gero.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali