www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001712

Pertsona batek higiezin bat eskuratu du. Gero segregazio obrak egin ditu eta zatiketa horizontaleko eskritura egin du. Horren bidez aitortu du higiezin horretan bi etxebizitza daudela: A eta B. Zein da B etxebizitzaren eskuraketa balioa, gero besterentzen bada ondorioztatzen den ondare irabazia kalkulatzeko ondorioetarako?



B etxebizitzaren eskuraketa balioa kalkulatzeko, kontuan izan behar da hasierako erosketan ordaindu den preziotik gaur egun B etxebizitza osatzen duen higiezin zatiari dagokion zati proportzionala, etxebizitzak une hartan zeukan balio erreala aintzat hartuta. Proportzio hori erosketari dagozkion gastuetan eta zergetan ere kontuan izango da. A eta B etxebizitzak zatitzeko obren ondorioz ordaindutako diruak hobekuntza izaera izango du eta, horrenbestez, eskuratze balio handiagoa, bi etxebizitzen kasuan. Horregatik, B etxebizitza eskualdatzen bada, etxebizitza horri egotzi beharreko kostuak soilik izan behar dira kontuan (eta kostu komunetatik etxebizitza horri dagozkionak). Era berean, zatiketa horizontaleko eskriturari dagozkion gastuak eta zergak ere A eta B etxebizitzen eskuraketa balio handiagoa izango dira. Horregatik, eskualdatu nahi den etxebizitzari esleitu beharreko kostu horien zatia zehaztu behar da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 40, 41 eta 44 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali