Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001711
Errentariak bere eskubideei uko egiteko jabeak ordaindu duen diruak lokala hobetu du. Beraz, lokalaren eskuraketa balioa handitu da, eta ezin da horrela kenkaria egin.
Errentariak alokatuta zeukan lokalean jarduera eteten badu eta jarduera ekonomikoa beste lokal batean egiten jarraitzen badu, errentamendu kontratua borondatez suntsiarazteagatik kalte-ordain gisa jasotako zenbatekoa jarduerari lotutako ondasun baten ondare irabazia da. Zenbateko hori jarduera ekonomikoko etekinen artean sartuko da. Kalte-ordaina jasotzen duenak jarduera ekonomiko oro bertan behera uzten badu eta ez badio berriro hiru urteko epean ekiten, desafektazioa gertatuko da. Ondorioz, jasotako zenbatekoak jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden elementuen ondare irabazien tratamendua izango du.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 25 eta 47.g art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.