www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001710

Pertsona bati lursail bat desjabetu diote. 1999-09-05ean desjabetze espedientea hasi da. 2003-07-05ean balio justua finkatu da eta administrazioak 2009-04-04an ordaindu dio. Gainera 110.000 euro ordaindu dizkiote interes gisa, espedientea izapidetzean eta balio justua finkatzean berandutzeagatik (1999-09-05etik 2003-07-05era), eta 70.000 euro balio justuaren ordainketan berandutzeagatik. Interesak nola zergapetuko dira?



Balio justua izapidetzean berandutzearen interesei dagokienez, 110.000 euro balio justuaren barruan daudela uler daiteke, zenbatekoa handitzen.

Berandutza interesak, balio justua finkatu zenetik ordainketa egin arte, ondare irabazia izango dira, aurrezpenaren oinarrian sartuz.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali