www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001707

Orube bat etxebizitza kopuru jakin batekin, eraikuntza amaitzean emango direnak, trukatzen bada, nola eta noiz kalkulatuko da ondarearen irabazia edo galera?



Ondare irabazia edo galera orubearen eskuraketa balioaren eta ondoko kopuruetatik handienaren arteko diferentzia da:

  • ematen den orubearen merkatuko balioa edo
  • trukean jasoko diren etxebizitzen merkatuko balioa.

Arau orokorra izango da ondare irabazia edo galera ondarearen osaera aldatzen den zergaldian egoztea, hau da, orubea ematen den ekitaldian. Hala eta guztiz ere, eperako eragiketetan edo prezio geroratuko eragiketetan, zergadunak eragiketa horietan eskuratutako errentak proportzionalki egotzi ahalko ditu ordainketa egokiak eskatzen zaizkion heinean; horrek esan nahi du, kasu honetan, zergadunak etxebizitzak eskuratzen dituen unean irabazia aitortzea erabaki dezakeela. Zentzu horretan, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egiten direla jotzen da beren prezio osoa edo haien zati bat ondoz ondoko ordainketetan jasotzen denean, betiere, ondasuna eman denetik epearen mugaegunera arte igarotako denbora urtebetetik gorakoa bada.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali