Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001691
Gozamenaren eraketa edo lagapena kapital etekina da (higikorra edo higiezina). Kasu honetan prezioa 0 denez gero, ez dago etekinik. Eraketagatik zenbatekoren bat jasoko balu, higiezin kapitaleko etekina litzateke.
Gozamena eratu ondoren gozamendunak bere eskubidea saltzen badu, ondare irabazia edo galera izango du.
Salmentako portzentajea zehazteko, gozamendunaren adina izan da kontuan. Kostuaren portzentajeak bere egunean izandakoak dira, eta gozamendunak bere egunean gozamenaren portzentajea aplikatu zitzaion kopuru osoaren %1 murriztu du.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.