www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001685
Zergadun bat LGS baino pentsio txikiagoa jasotzen duen aita alargunarekin bizi da. Aitak 35.000€-ko kalte-ordain bat jasotzen du aseguru-etxe batetik istripu batean jasandako kalte fisikoengatik, baina PFEZtik salbuetsita dago. Aurrekoaren ziozko kenkaria aplika lezake zergadunak?
Bai. Izan ere, hauexek dira kenkaria sortzapenaren unean aplikatzeko bete beharreko beharkizunak:
- Jasotzen dituen urteko errentak LGS baino txikiagoak izatea –salbuetsiak alde batera utzita-, edo famili unitatekoa izanik, kideetako bakoitzak zergaldi horretan LGStik gorako urteko errentak jasotzen ez dituenean -salbuetsitako errentak alde batera utzita-.
- Epealdi horretan PFEZren aitorpena nahitaez aurkeztu behar ez izatea.
Gainera, istripuaren ondorioz aita elbarri gelditzen bada, zergadunak aurrekoaren elbarritasunaren ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli