Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001684
Ondasun higiezinen kostubidezko eskualdaketen ondoriozko galerak ezin dira zenbatu, baldin eta ondasunok aurretik egindako kostu gabeko eskuraketa salbuetsi edo tributazio efektiborik gabeko eskuraketa batetik badatoz .
Hizki honetan xedatutakoa gorabehera, hau ez da aplikatuko zergadunak frogatzen badu ondasun higiezinaren balioa aparteko inguruabarrengatik urritu dela, ez eta galeraren eragileak besterentzearen edo eskuraketaren berezko gastuak direnean ere.
Horretarako, nahikoa egiaztatuta geratzen da PFEZ Foru Arauak aipatzen duen eskuraketa balioaren eguneratze koefizienteak aplikatzearen ondoriozko galera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.