www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001682
Senar-emazteak amaginarrebarekin bizi dira eta amaginarrebak ez du sarrerarik. Aitaginarreba ezindua da eta egoitza batean dago; senar-emazteek ordaintzen dituzte egoitzaren gastuak. Aitaginarrebak erabateko ezintasun iraunkorreko 20.000 €-ko urteko pentsioa jasotzen du eta ez du aitorpenik aurkezten. Senar-emazteen baterako aitorpenean, kengarriak al dira aitaginarreba eta amaginarreba aurreko gisa?
Bai, biak kengarriak dira aurreko gisa senar-emazteen baterako aitorpenean, zeren eta aitaginarrebak eta amaginarrebak jasotzen duten pentsioa salbuetsita baitago eta senar-emazteek ordaintzen baitituzte egoitzako egonaldiaren gastuak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli