www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001677

Ondasun higiezinen jabea, kapital ekarpen gisa, ondasun horien gaineko gozamen eskubide erreala da, sozietate baten alde. Jabe soilari gozamena eratzeagatik eman behar zaion tratamendu fiskala.



Ondasun higiezin hiritar nahiz landatarrak lagatzetik edota berauen eskubide errealetatik datozen etekin osotzat hartuko dira ondasun horiek errentan edo azpierrentan ematetik, edota erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak lagatzetik ondorioztatzen diren guztiak, duten izen edo izaera dutelarik ere. Bestalde, xedatzen da ondasun higiezinen erabilera edo gozamenerako eskubide errealak eratzeak sortzen dituen etekinak, beti ere, %100 zenbatuko direla.

Horrenbestez, aipatutako eragiketak higiezinen jabearentzat higiezin kapitaleko etekina sortuko du, kapital ekarpena egiten den ekitaldian erabat integratu beharrekoa.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali