www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001675

2002an pertsona bat hil da (foru-komunikazioan ezkonduta zegoen) eta testamentuan bere emaztearen aldeko testamentu-ahalordea jarri zuen (seme-alabak dauzkate). Horrenbestez, emazteak jaraunspena nahi duen bezala banatu ahal du. 2003. urtean ez da jaraunspena banatu. Nola egin behar dute aitorpena familiako kideek 2003an?



Amak honela aitortuko du:

  • Foru-komunikazioan zeudenez gero, bere tituluko (ez jaraunspeneko) famili ondareko ondasunen erdia dagokio, eta ondasun horiek aitortuko ditu errenta aitorpenean.
  • Famili ondarearen beste erdiari dagokionez (oinordetzan benetan jaso dutena dena), jaraunspenaren gozamenduna baldin bada (eta hala izango da aurkakoa agindu ez bada) errentan %50aren etekinak egotziko dira.
Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 12.6, 41, 44 eta 45 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali