Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001666
Alargunak, bere senarra zenak eman zion testamentu-ahalordea erabiliz, 2013an higiezinaren zati bat dohaintzan eman zien seme-alabei; beraz, urte horretan eskuratu dute seme-alabek jabetza, oinordeko gisa. Horrenbestez, ondarean gertatu den aldaketa zehazteko, errekurtso egileak kontuan izan behar duen eskuraketa data komisarioak testamentu-ahalordea erabiltzen duen notariotza eskriturarena da, egun horretan eskuratu baitzituzten jaraunsleek kausatzaileak utzitako ondasunak. Testamentu-ahalordea gauzatzeko eskritura publiko horretan higiezinari emandako balorazioa da eskuraketa balioa.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 12.6, 41, 44 eta 45 art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.