Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001665
Gozamenaren eskubide errealari uko egiteak kontsulta egilearen amari ondare irabazia edo galera ekartzen dio, eskubide horren eskualdaketaren eta eskuraketaren balioen artekoa. Eskuraketa balioa eta eskualdatze balioa orduan indarrean diren Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuta kalkulatuko dira.
Anaiek jabetza bi modutan eta bi baliorekin eskuratu dute. Zati bat jaraunspenez eskuratu dira. Balioa kausatzailea hil den unean finkatu behar da. Beste zatia amak eskualdaketaren unean uko egitearen ondorioz jaso dute. Aldi bakoitzean, eskuraketa balioa orduan indarrean diren Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuta kalkulatuko da. Eskuraketa egun eta balio horiek hartu behar dira kontuan PFEZen eremuan ondare elementuen eskualdaketaren ondoriozko ondare irabazia edo galera kalkulatzeko.
Kode Zibilaren 609, 657, 661 eta 989. artikuluak.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 12.5, 40, 41 eta 44 art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.