Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001661
Baldin eta kenkaria aplikatzeko ordaintzailea edo eskubidea sortzen duen pertsona hiltzen bada zergaldian, pertsona hori hiltzen den egunean dagoen egoeraren arabera ezarriko dira kenkari familiarrak edo pertsonalak aplikatzearen ondorioetarako kontuan hartu beharreko inguruabar pertsonalak eta familiarrak, baina ez da proportziozko kenkaria aplikatuko data horretara arte. Hortaz, ez du ondoriorik izango artikulu horretan ezarritako urteko gehieneko mugetan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.