Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001659
41/2007 Legearen arabera, eskatzailearen ohiko etxebizitza den pisu baten edo ondasun higiezin baten gaineko hipotekaren bidez bermatzen den mailegua edo kreditua da alderantzizko hipoteka. Baldintza hauek bete behar dira gainera:
Alderantzizko hipoteka hipoteka-mailegu berezia da. Beraren bidez ez da kuotarik ordaintzen eta hilero errenta bat kobratzen da.
Hipotekaren zorduna hiltzen denean, jaraunsleek erabaki dezakete etxebizitza eurentzat gordetzea, zorra ordainduz, eta alderantzizko hipotekaren ordez hipoteka berria egitea, titularren zorra askatzeko, edo etxebizitza saltzea eta gerakina gordetzea.
Beste abantaila bat da, salmentaren produktuarekin finantza erakundeak ezin badu bere zorra osorik kobratu eta jaraunsleek ez badiote aurre egin nahi, bankuek jaraunspenaren ondasunak iristen diren punturaino bakarrik kobratu ahal dutela.
Onuradunak bere ohiko etxebizitza erabiltzeagatik alderantzizko hipoteka bat eginez, abenduaren 7ko 41/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako terminoetan, jaso ditzakeen aldiroko ordainketak segurtatutako aurreikuspen plan bat kontratatzera bideratu ahal dira, osorik edo zati batez,(2014/01/01etik aurrera 13/2013 Foru Arauaren 70.5 artikuluan) 6/2006 foru arau honen 72. artikuluko 5. idatz-zatian aurreikusitako termino eta baldintzetan. Ondorio horietarako, segurtatutako aurreikuspen plan horren lehenengo prima ordaintzen denetik hamar urte igarotzen direnean hartzaileak bizirik badirau egoera hori erretiratzearen kontingentziara, Foru Arau honetako 72. artikuluko 5. idatz-zatiko b) hizkian aurreikusia (2014/01/01etik aurrera 13/2013 Foru Arauaren 70.5b artikuluan), asimilatuko da.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 13. xedapen gehigarria: Ondare pertsonala osatzen duten ondasunen erabilerak, zahartzaroaren eta mendetasunaren beharrizan ekonomikoak estaltzeko
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.