Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001654
41/2007 Legearen arabera, eskatzailearen ohiko etxebizitza den pisu baten edo ondasun higiezin baten gaineko hipotekaren bidez bermatzen den mailegua edo kreditua da alderantzizko hipoteka. Baldintza hauek bete behar dira gainera:
Alderantzizko hipoteka hipoteka-mailegu berezia da. Beraren bidez ez da kuotarik ordaintzen eta hilero errenta bat kobratzen da.
Hipotekaren zorduna hiltzen denean, jaraunsleek: erabaki dezakete etxebizitza eurentzat gordetzea, zorra ordainduz, eta alderantzizko hipotekaren ordez hipoteka berria egitea, titularren zorra askatzeko, edo etxebizitza saltzea eta gerakina gordetzea.
Beste abantaila bat da, salmentaren produktuarekin finantza erakundeak ezin badu bere zorra osorik kobratu eta jaraunsleek ez badiote aurre egin nahi, bankuek jaraunspenaren ondasunak iristen diren punturaino bakarrik kobratu ahal dutela.
Ez dago benetako eskualdaketarik; higiezinaren titularrari mailegu bat ematearen antzekoa da hau (itundutako hileko kuotak ematen dizkiote), baina mailegua ez da itzultzen harik eta titularra hil arte.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.