Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001647
Higiezin baten eskuraketa egin dela ulertzen dugu haren salerosketako eskritura publikoa egiten den unean, salbu eta bertan kontrakoa xedatzen bada edo salbu eta aurretik higiezinaren tradizioa egin bada edo eskuratzaileari jabe gisa eman bazaio (higiezinaren giltzak eman zaizkiolako edo higiezina eroslearen esku jarri delako beste moduren batean).
Planteatutako kasuan, onuradunak higiezinaren edukitzaile da, baina salerosketako eskritura publikoak formalizatu arte, hizpatu diren hileko ordainketa guztiak ordaindutakoan, errentari kontzeptuko edukitza bat da; ez da jabea. Beraz, ezin dugu esan eskriturak sinatu aurretik tradizioa egin denik. Eskuraketa data salerosketako eskritura publiko horiek formalizatu diren eguna da, lagapen kontratuan ezarritako hileko ordainketa guztiak ordaindu ondoren, une horretan eskuratzen delako higiezinen gaineko jabetza osoa.
Eskuraketa balioa onuradunek amortizazio kuota gisa ordaindutako zenbateko guztien batura izango da (errenta edo alokairu gisa ordaindutako zatia kontuan izan gabe), gehi salerosketa eskritura sinatzen den unean ordaindutako zenbatekoa. Eskuraketa urteari dagokion eguneratze koefizientea aplikatu behar zaio zenbateko horri, eskuraketako balio eguneratua kalkulatzeko, PFEZ Foru Araua xedatutakoaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.