www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001646

Zergadun batek, epaileak hala aginduta, seme-alabaren mantenuaren ziozko 4.500€ ordaindu ditu ekitaldian. Semeak, epealdi horretan, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentak jaso ditu. Mantenuaren urtekoak ordaintzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du aitak?



Bai, nahiz eta semeak ekitaldi horretan lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentak jasotzen dituen, zergadunak eskubidea du kontzeptu horrengatik ordaindutako diru-kopuruen %15eko kenkaria aplikatzeko, eta ondorengatiko ezarritako kenkariari dagokion zenbatekoaren %30eko muga izango du ondorengo bakoitzerako.

Nahiz eta semearengatiko kenkaria ezin aplikatu, seme-alaben mantenuaren urtekoak ordaintzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 80. art.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali