Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001644
Hobekuntzen zenbatekoak higiezinaren eskuraketa balioa gehitzen du. Higiezina eskuratzeko datatzat, alde batetik, erosketaren data hartuko da, eta bestetik, hobekuntza obren data. Eskualdatzearen baliotik aipaturiko hobekuntzari dagokion zatia bereizi beharko da. Konponketa eta kontserbazioko gastu arruntak ez dira kontuan izango etxebizitzaren eskualdaketatik eratorritako ondare aldakuntza kalkulatzeko ondorioetarako.
“Hobekuntza” deritzon jarduera multzoaren bidez, ibilgetuaren osagairen bat aldatu egiten da eta horrela handitu egiten zaio ekoizteko eraginkortasuna. Hala, inbertsioak hobekuntzatzat har daitezke horien bitartez higiezinaren edukiera edo bizigarritasuna handitzen badira, haren bizitza baliagarria luzatzen bada edo haren produktibitatea edo ekoizpen ahalmena hobetzen badira. Konponketa eta kontserbazio jarduera dira higiezinaren bizitza baliagarria luzatu eta haren produkzio edo erabilera ahalmenari eustea helburu dutenak, elementuak aldatzeko eragiketak barne (berokuntza instalazioak, igogailua, segurtasun ateak etab.).
Notariotza gastuak higiezina eskuratzeko balioaren barruan sartzen dira, hura erostearekin edo finantzatzearekin zerikusia duten neurrian.
Hobekuntzak izango dira aire egokituaren eta terrazako olanan egindako inbertsioak, baldin eta etxebizitzan ibilgetuta geratu bada. Edateko uraren hodia hobekuntza izango da soilik bideratze sistema baten instalaziotik ondorioztatzen bada, lehen horrelakorik ez zegoen lekuan, baina ez instalazio baten ordez beste bat jartzetik ondorioztatzen bada. Ez dira hobekuntzatzat joko fatxada pintatzeko gastuak, ez eta altzari eta etxetresna elektrikoak erosteko inbertsioak ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.