Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001642
Besteren finantzaketa erabiltzearen ondorioz sortutako gastuen barnean, ohiko etxebizitza eskuratzegatik kenkarirako eskubidea ematen dutenak, finantza erakundeek hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzten bizi-aseguruen primak daudela ulertuko da; horietan, aseguru-hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea da, eta onuraduna kreditu erakundea da. Hala ere, prima horiek ez dira higiezina gerora eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntza kalkulatzeko kontuan hartu beharreko etxebizitzaren eskuraketa balioan aintzat hartuko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.