www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001642

Etxebizitzaren eskuraketa balioaren barruan al daude finantza erakundeek hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzten bizi-aseguruen primak (zeintzuetan aseguru-hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea den, eta onuraduna kreditu erakundea den)?



Besteren finantzaketa erabiltzearen ondorioz sortutako gastuen barnean, ohiko etxebizitza eskuratzegatik kenkarirako eskubidea ematen dutenak, finantza erakundeek hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzten bizi-aseguruen primak daudela ulertuko da; horietan, aseguru-hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea da, eta onuraduna kreditu erakundea da. Hala ere, prima horiek ez dira higiezina gerora eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntza kalkulatzeko kontuan hartu beharreko etxebizitzaren eskuraketa balioan aintzat hartuko.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali