www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001641
Zergadun dibortziatu batek 8 eta 10 urteko bi seme-alaba ditu, mantenuen ziozko urtekoak ordaintzen dizkie, eta bigarrenez ezkondu ondoren, beste seme-alaba bat izan zuen, gaur egun 7 urte dituena. Zein izango litzateke ondorengoen ziozko kenkariaren zenbatekoa?
Zergadunak hiru seme-alaba ditu eta honelaxe aplikatuko da kenkaria 2025eko ekitaldian:
- Nagusienak diren lehen ezkontidearekin izandako seme-alabengatik:50% x (668+827) = 747,5€
- Bigarren ezkontidearekin izandako seme-alabagatik:50% x 1.393= 696,5€
- Ezkontideak seme-alaba bakarra du, eta honelaxe aplikatuko da kenkaria:50% x 668= 334€
Baldin eta egungo zergaldian baterako zerga-ordainketa aukeratuko balu,
Guztizko kenkaria hauxe izango da: 50%668+50%827+100%1.393= 2.140,50€
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli