www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001638

Zergadun bat guraso bakarreko familia batekoa da, eta seme-alaba txikiak ez du errentarik. Zergaduna ekainaren 25ean hil zen eta hildako zergadunaren anaiak hartu du bere gain haren semearen tutoretza. Nola aplikatuko da ondorengoen gurasoen ziozko kenkaria ekitaldi horretan?



Urtekoa da ondorengoen ziozko kenkariaren zenbatekoa, eta aurrekoa zergaldian hiltzen denean, heriotza gertatzen den egunean dagoen egoera kontuan hartuko da. Kenkaria ez da proportzionalki egun horretara arte murriztuko. Hala, kenkari osoa egingo zaio hil den aurrekoari.

Gainera, tutoreak ondorengoen ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea ere badu, iloba harekin bizi baitzen zergaren sortzapenaren unean.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali