saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001634

Senar-emazteak abuztuaren 30ean dibortziatu ziren; 8 eta 9 urteko bi seme-alaba dituzte. Zergadunak irailean apartamentu bat hartu zuen errentan; bertan bizi da bera bakarrik, eta asteburuetan seme-alabak zaintzen ditu. Epaileak onetsitako hitzarmenaren arabera, zergadunari eratxiki zaio seme-alaben zaintza eta mantenua. Nork du seme-alaben ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?

Epailearen aginduaren arabera seme-alaben mantenua egin behar duen gurasoak aplikatu behar du kenkaria, seme-alabak gurasoarekin bizi zein ez. Bi gurasoek mantentzen badituzte seme-alabak, %50ean hainbanatuko da.

Bizkaiko Foru Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren PFEZren instrukzioaren arabera, mantenua zein gurasori dagokion ezartzeko dagoen zailtasun praktikoa dela-eta, seme-alaben mantenua biena dela ulertuko da eta kenkariaren %50 aplikatuko zaio bakoitzari, kontrakoa frogatu ezean.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 79. art.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali