Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001634
Epailearen aginduaren arabera seme-alaben mantenua egin behar duen gurasoak aplikatu behar du kenkaria, seme-alabak gurasoarekin bizi zein ez. Bi gurasoek mantentzen badituzte seme-alabak, %50ean hainbanatuko da.
Bizkaiko Foru Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren PFEZren instrukzioaren arabera, mantenua zein gurasori dagokion ezartzeko dagoen zailtasun praktikoa dela-eta, seme-alaben mantenua biena dela ulertuko da eta kenkariaren %50 aplikatuko zaio bakoitzari, kontrakoa frogatu ezean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.