Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001633
Gurasoen PFEZren aitorpenean ondorengo ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea izango da soilik, guraso bakoitzak %50ean banako zerga-ordainketa egiten bada. Baina horietako batek ere ez badu lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik (salbuetsitako errentak alde batera utzita), aitona-amonek egin lezakete kenkaria.
Inola ere ez dute osaba-izekoek ondorengoen ziozko kenkaria aplikatuko, kenkaria izateko eskubidea ematen duen ahaidetasuna zuzenekoa baita, ez alboko ahaidetasuna.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 79.4 art
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.