saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001622

Zein kasutan dago ondorengo ahaideengatik kuotaren kenkaria?



  • 30 urtetik beherako adina: 30 urte baino gutxiago izan behar dute zergaren sortzapenaren unean, salbu eta ezintasunaren ziozko kenkaria izateko eskubidea ematen duten ondorengo ahaideak direnean.
  • Ondorengoekin berdinetsitakoak: ondorengo ahaideekin parekatuko dira adin txikikoak babesteko eskumena duen entitate publikoaren aurrean hitzartutako tutoretza edo harrera dela-eta zergadunari lotuta dauden pertsonak.
  • LGS baino txikiagoko urteko errentak: Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata baino urteko errenta txikiagoak izan behar dituzte (salbuetsiak aparte utzita), edo beste famili unitate baten barruan badaude, bertako kideetako inork gaindi dezake zenbateko hori.
  • Lanaren etekinak ez ezik honako hauek ere hartu behar dira errentatzat: Ekonomi jardueren etekinak, kapitalaren etekinak, ondare irabaziak eta galerak eta errenta egozketak.
  • Ez dute PFEZaren aitorpenik aurkeztuko: Kenkaria egin nahi zaien ondorengo ahaideek ez dute aitorpenik aurkeztu behar, eta ez dute zertan aurkeztu kasu honetako epealdian.
  • Hainbat aurrekorekiko bizikidetza: Ondorengo ahaideak maila bereko hainbat aurrekorekin bizi badira, zati berdinetan aplikatuko da kenkaria. Maila ezberdineko aurrekoak badira, hurreneko mailakoek dute kenkaria aplikatzeko eskubidea, lortzen dituzten urteko errentak (salbuetsitakoak kontuan izan gabe) LGS baino handiagoak badira. Bestela, kenkaria urrunagoko maila daukatenei aplikatuko zaie.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali