Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001618
Eskuraketaren balioa koefizienteen aplikazioaren bidez eguneratuko da. Horiek arauz onesten dira, batez ere KPIaren bilakaera kontuan izanik.
Eguneratze koefizienteak, era berean, eskuraketa balioa zuzentzen duten gainerako partidei aplikatuko zaizkie. Eragiketak egiten diren urteetako koefizienteak aplikatuko dira.
Ondarearen galera-irabazien zenbatekoa zehazten denean Zergari buruzko 13/2013 Foru Arauaren 47. artikuluan ezarritako balorazio arau bereziak ezarriaz, orduan eguneratze koefizienteak ezarriko dira, foru arau horren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta eskuraketa balioa kalkulatzeko kontuan hartu behar diren zenbateko positibo eta negatiboak gertatzen diren urteei dagozkielarik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.