www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001617
Nola kalkulatzen da eskuraketa balioa eskualdaketan?
(+) Eskuraketaren zenbateko erreala (edo balioa, Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako, dohaintzaz edo jaraunspenez eskuratu baziren).
(+) Eskuraketaren berezko gastuak eta zergak (interesak izan ezik), eskuratzaileak ordainduak.
(+) Inbertsioak eta hobekuntzak eskuratutako ondasunetan.
(-) Amortizazioak (batera errentatutako higiezinak eta lagatako ondasun higikorrak).
- Ondare osagaiak eskualdatzen direnean, beraien eskuraketa balioa gutxituko da, bidezko denean, zergen ikuspegitik ken litezkeen amortizazioen zenbatekoan, eta beti zenbatuko da gutxieneko amortizazioa, amortizazio hori gastutzat jotzen den kontuan hartzeke.
Ondorio horietarako, gutxieneko amortizaziotzat kopuru hau hartuko da: ondare elementuari Sozietateen gaineko Zergari buruzko arautegian aipatutako gehieneko epealdiari dagokion ehunekoa (edo ehuneko finkoa, kasuan kasukoa) aplikatzearen emaitzako kopurua.
- Ondare osagaiak eskualdatzen badira Zergari buruzko Foru Arauaren 26. artikuluak 2014/01/1etik aurrera PFEZ 13/2013 Foru Arauaren 47 art.aipatzen duen jaregitea gertatu eta gero, orduan osagai horien eskuraketa balioa eguneratuko da, zelan eta jaregite horren datari dagokion eguneratze koefizientea ezarriaz.
- Ondarearen galera-irabazien zenbatekoa zehazten denean Zergari buruzko 6/2006 Foru Arauaren 49. artikuluan (2014/01/1etik aurrera PFEZ 13/2013 Foru Arauaren 47 artikulua) ezarritako balorazio arau bereziak ezarriaz, orduan eguneratze koefizienteak ezarriko dira, foru arau horren 47. artikuluan (2014/01/1etik aurrera PFEZ 13/2013 Foru Arauaren 45 artikulua) ezarritakoaren arabera, eta eskuraketa balioa kalkulatzeko kontuan hartu behar diren zenbateko positibo eta negatiboak gertatzen diren urteei dagozkielarik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli