www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001607

Dibisetan eta akzioetan eta etorkizunetan ezberdintasunengatiko finantza kontratuetan (EFK) inbertitzen duen pertsona fisiko bat. Berrerosteagatik ez zenbatzearen araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 13/2013 Foru Arauaren 43. artikuluko g) eta h) hizkietan dagoena, aplikatu behar zaie ondare galerei?



Etorkizunak eta ezberdintasunengatiko finantza kontratuak finantza tresnak dira juridikoki, baina ez baloreak, uztailaren 28ko 24/1988* Legearen 2. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutako zentzuan. Horregatik, ezin zaie aplikatu PFEZFAren 43. artikuluko g) eta h) hizkietan xedatutakoa.

* Urriaren 23ko, Balore-Merkatuko Legeko testu bategina onartzen den 4/2015 Legegintzako Errege-Dekretuk indargabetuta

Abenduaren 13ko 13/2013 Foru Arauko 43 g) eta h) artikuluak (629 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali