Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001601
Kasu honetan ez da PFEZ Foru Arauaren 9. artikulua aplikatu behar. Ez dago salbuetsitako kopururik. Higigarrien kapitalaren etekina izango litzateke elbarritasunaren izaera iraunkorra balitz, eta ondare irabazia, aldiz, bestela. Taldeko aseguru batetik eratorritakoa bada, laneko etekintzat hartuko litzateke.
Zergapetu beharreko etekina edo irabazia ordaindutako sarien eta eskuratutako kapitalaren artean egondako kendura litzateke. Urteko aldi bateko aseguru berriztagarriak, sari bakoitzaren estaldura iraungita geratzen den horietan, aseguratutako gertaera jazotzen ez bada eta kontratatutako aldiaren igarotze soilarengatik, higigarrien kapitalaren etekina kapital modura eskuratutako zenbatekoaren eta indarreko azken urteari bakar-bakarrik dagokion ordaindutako sariaren arteko kendurak finkatuko du. Hau da, aseguratutako inguruabarra gertatzen den estaldura aldia. Ondorioz, urteko bizi-aseguru berriztagarrietan, higigarrien kapitalaren etekinak jasotako prestazioaren zenbatekoaren eta ordaindutako azkeneko sariaren arteko kendurak finkatuko du.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.