saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001597

Aseguru-etxe bat baino gehiagoren partetik istripuagatiko kalte-ordainak eskuratzen badira, zer zenbateko egongo litzateke salbuetsita?



Norberaren aseguruen partetik eta arrazoi horrengatik eskuratu diren kalte-ordain guztiak batu beharko lirateke (bai banakakoak, bai taldekoak), eta, 9. artikuluan finkatutako mugetaraino, salbuetsita egongo lirateke.

Elbarritasuna etorri bada, soberakina, banakako aseguruen kasuan, higigarrien kapitalaren etekin bezala zergapetuko litzateke, eta, taldeko seguruen kasuan, lan pertsonalaren etekin bezala, hala ere, baldin eta prima 94-12-31 eta gero egotzi bazaio langileari: % 25ean integratzen da, baldin eta baliaezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia bada, edo 8 urte baino gehiago iragan badira lehenengo primatik; % 60an integratuko da bestelako baliaezintasun motetan.

Egotzi gabeko primak: % 60an integratzen da baliaezintasun mota guztietarako.

Banakako aseguru berekia bada, ondare-irabazi gisa ordainduko dira zergak, eta zerga-oinarri aurrezkian integratuko da. Aseguru bereki kolektiboa bada, lanaren etekinak izango dira, % 60an integratuak, alde batera utzita primak langileari egotzi zaizkion edo ez zaizkion egotzi.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali