saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001595

Kalte-ordaina kalte fisiko pertsona bati batetik eratorria bada eta Erantzukizun Zibileko poliza baten bitartez ordaintzen bada, zer tratamendu jasoko luke horrek?

Pertsona bati eragindako kalte fisiko, psikiko edo moral baten ondorioz jasotako kalte-ordaina salbuetsita dago legez edo judizialki ezarritako kopururaino.

Kaltea esatean ulertu behar da kanpoko indarkeriaz, bat-batean eta zergadunak nahi gabe egindako lesio fisiko edo psikikoak direla, aldi baterako elbarritasuna edo elbarritasun iraunkorra sortzen dutenak, eta batzuetan baita heriotza ere. Aldiz, elbarritasuna gaixotasun baten diagnostikotik datorrenean, ez da adierazitako exentzioa aplikatu behar eta eskuratutako kalte-ordaina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapean geratzen da erabat.

Kopuru horren gainetik geratzen dena ondare irabazitzat hartuko da, eta zergaren oinarri aurrezkian sartu beharrekoa izango da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 FAren 9.6 art.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali