saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001593

Oroharreko prezioan ordaindutako kalte-ordaina, heriotzagatik, eta aseguru-etxe baten partetik eskuratuta hirugarren baten Erantzukizun Zibila dela-eta. Nola ordaintzen dira zergak?

Hasiera batean, pertsonei eginiko kalte fisiko, psikiko edo moralen ondoriozko erantzukizun zibilaren kalte-ordainak salbuetsita daude PFEZari dagokionez, legalki edo juridikoki onetsi den zenbatekoan. Zenbateko horren gainetik geratzen den kopurua, halakorik egonez gero, zergaren oinarri orokorrean sartu beharreko ondare irabazia litzateke. Kopurua epaileek finkatzen ez badute, tratamendu bera izango du eskuratutako kopuruan legez ezarritako kopuruaren gainetik eskuratzen denak, eta ondare irabazi bat izatera igaroko da.

Epaileek aitortutako kopurua dela uste da:

  • Epaileak edo auzitegiak finkaturiko zenbatekoa, bai Epaian edo bai Autoan finkaturikoa.
  • Bitarteko formulak (gatazkaren aldeen jarreretan borondatezko hurbilketa dagoen kasua, betiere, esku-hartze judizialen bat egonez gero), esate baterako: adiskidetze judizialeko egintza, amore ematea, uko egitea, bertan behera uztea eta transakzio judiziala.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali