www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001590
Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak edo pertsonen gaineko aseguruak: nola ordaintzen dituzte zergak aseguruek PFEZen?
Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak eta pertsonen gainean eginiko aseguruak bereizi behar dira. Azken horiek aseguru-hartzailearen izatean, gorputz-osotasunean edo osasunean eragina izan dezaketen arriskuak estaltzen dituztenak dira.
- Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak: Orokorrean, ondare-irabazi edo -galera bat izango da jasotako kopuruaren eta kalteari dagokion eroste-balioaren zati proportzionalaren arteko aldea. Ondare-irabazia kontuan hartuko da soilik zergadunaren ondare balioaren hazkundea ondorioztatzen denean.
Jarduera ekonomiko bati atxikitako ondasuna baldin bada, jarduera horren ondare-irabazi bat edo -galera bat izango da. Gainerako ondasunetarako, zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko ondare-irabazia edo -galera izango da.
- Pertsonen gaineko aseguruak: Tratamendu desberdina ematen zaio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, kasuan kasuko aseguruaren arabera.
1. KALTE FISIKO ETA MORALARENGATIKO (BAT-BATEKOA, BESTERENA...) KALTE-ORDAINAK
- Erantzukizun zibileko aseguruak Heriotza denean nahiz heriotzarik ez denean, kalte-ordaina ondare-hazkunde salbuetsi bat izango da, legez nahiz judizialki aitortutako zenbatekoan. Eta gaindikinarengatik, PFEZaren zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko ondare-irabazi gisako zergak ordaindu beharko dira.
- Aseguru berekia (banakakoa edo kolektiboa):
- Heriotza kasuan, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordainduko da.
- Heriotzarik ez denean, PFEZean ordainduko dira zergak; zenbait kasu gerta daitezke:
2. GAIXOTASUNARENGATIKO KALTE-ORDAINAK (BESTEAK BESTE BAT-BATEKO KALTE BATEK EDO BESTEREN KALTE BATEK ERAGINDAKOA EZ BADA)
Aseguru mota honetako prestazioek honako edukia izan dezakete:
- Aurrez finkaturiko zenbateko baten oinarriaren arabera finkaturiko kapital bat, laguntza medikoaren kostuak alde batera utzita, aseguruduna egoera horrek ukituta dagoen bitartean (gaixotasuna arrunta edo lanekoa izan daiteke). Egoera desagertuko da asegurudunaren ezintasuna iraunkor bihurtzen baldi bada.
- Oroharreko prestazio bat, aseguruduna egoera patologiko batek edo gaixotasun arrunt nahiz laneko batek ukituta dagoenean.
Horrelako prestazioengatik PFEZean ordainduko dira zergak, eta ez da salbuespenik egongo, baina zerga desberdinak ordainduko dira egoera horrek baliaezintasuna ekartzen badu edo ekartzen ez badu.
- % 33tik gorako baliaezintasuna sortzen badu
- Banakako aseguru berekia bada.Higigarrien kapitalaren etekina aurrezkien zerga-oinarrian aplikatuko da.
- Si es un seguro propio colectivo: Rendimiento de Trabajo se distinguirá si las primas se imputan o no al trabajador.
- Langileari egotzitako primak honela integratuko dira:
- % 25 baliaezintasun iraunkor osoaren edo baliaezintasun handiaren kasuan edo lehenengo primatik 8 urte baino gehiago iragan badira.
- % 60 gainerako baliaezintasun kasuetan.
- Langileari egotzi gabeko primak honela integratuko dira: % 60 baliaezintasun kasu guztietan.
- % 33tik gorako baliaezintasuna sortzen ez denean: Banakako aseguru berekia bada zerga-oinarri aurrezkian integratuko den ondare-irabazia.
3. GAIXOTASUN GASTUENGATIK JASOTAKO ZENBATEKOAK
Ez dira egitate zergapegarriak PFEZari dagokionez.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli