saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001590

Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak edo pertsonen gaineko aseguruak: nola ordaintzen dituzte zergak aseguruek PFEZen?

Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak eta pertsonen gainean eginiko aseguruak bereizi behar dira. Azken horiek aseguru-hartzailearen izatean, gorputz-osotasunean edo osasunean eragina izan dezaketen arriskuak estaltzen dituztenak dira.

  • Ondasunetan izandako kalteen aurkako aseguruak: Orokorrean, ondare-irabazi edo -galera bat izango da jasotako kopuruaren eta kalteari dagokion eroste-balioaren zati proportzionalaren arteko aldea. Ondare-irabazia kontuan hartuko da soilik zergadunaren ondare balioaren hazkundea ondorioztatzen denean.

    Jarduera ekonomiko bati atxikitako ondasuna baldin bada, jarduera horren ondare-irabazi bat edo -galera bat izango da. Gainerako ondasunetarako, zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko ondare-irabazia edo -galera izango da.

  • Pertsonen gaineko aseguruak: Tratamendu desberdina ematen zaio pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, kasuan kasuko aseguruaren arabera.
1. KALTE FISIKO ETA MORALARENGATIKO (BAT-BATEKOA, BESTERENA...) KALTE-ORDAINAK
  • Erantzukizun zibileko aseguruak Heriotza denean nahiz heriotzarik ez denean, kalte-ordaina ondare-hazkunde salbuetsi bat izango da, legez nahiz judizialki aitortutako zenbatekoan. Eta gaindikinarengatik, PFEZaren zerga-oinarri orokorrean integratu beharreko ondare-irabazi gisako zergak ordaindu beharko dira.
  • Aseguru berekia (banakakoa edo kolektiboa):
    1. Heriotza kasuan, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga ordainduko da.
    2. Heriotzarik ez denean, PFEZean ordainduko dira zergak; zenbait kasu gerta daitezke:
      • Baliaezintasun iraunkorra eragiten badu:
        1. % 33tik gorako baliaezintasuna: Salbuetsita 150.000 € bitarte.
        2. Ezintasun iraunkor osoa BIA.: Salbuestsia 200.000 € bitarte.
        3. Baliaezintasun handia BI: Salbuetsia 300.000 € bitarte.

        Salbuetsitako zenbatekoaren gaindikinei honako tratamendua emango zaie:

        • Banakako aseguru berekia bada: Higigarrien kapitalaren etekina, aurrezkien zerga-oinarrian integratuko dena.
        • Aseguru bereki kolektiboa bada: Lanaren etekina eta
          • Baldin eta prima 94-12-31 eta gero egotzi bazaio langileari: % 25ean integratzen da, baldin eta baliaezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia bada, edo 8 urte baino gehiago iragan badira lehenengo primatik; % 60an integratuko da bestelako baliaezintasun motetan.
          • Egotzi gabeko primak: % 60an integratzen da baliaezintasun mota guztietarako.
      • Gainerako kasuak: baldin eta kalteak ez badu baliaezintasunik ekarri, salbuetsita egongo da 150.000 € bitarte eta gaindikina: ondare-irabazi gisa ordainduko dira zergak, eta zerga-oinarri aurrezkian integratuko da.
2. GAIXOTASUNARENGATIKO KALTE-ORDAINAK (BESTEAK BESTE BAT-BATEKO KALTE BATEK EDO BESTEREN KALTE BATEK ERAGINDAKOA EZ BADA)

Aseguru mota honetako prestazioek honako edukia izan dezakete:

  1. Aurrez finkaturiko zenbateko baten oinarriaren arabera finkaturiko kapital bat, laguntza medikoaren kostuak alde batera utzita, aseguruduna egoera horrek ukituta dagoen bitartean (gaixotasuna arrunta edo lanekoa izan daiteke). Egoera desagertuko da asegurudunaren ezintasuna iraunkor bihurtzen baldi bada.
  2. Oroharreko prestazio bat, aseguruduna egoera patologiko batek edo gaixotasun arrunt nahiz laneko batek ukituta dagoenean.

Horrelako prestazioengatik PFEZean ordainduko dira zergak, eta ez da salbuespenik egongo, baina zerga desberdinak ordainduko dira egoera horrek baliaezintasuna ekartzen badu edo ekartzen ez badu.

  • % 33tik gorako baliaezintasuna sortzen badu
    • Banakako aseguru berekia bada.Higigarrien kapitalaren etekina aurrezkien zerga-oinarrian aplikatuko da.
    • Si es un seguro propio colectivo: Rendimiento de Trabajo se distinguirá si las primas se imputan o no al trabajador.
  • Langileari egotzitako primak honela integratuko dira:
    • % 25 baliaezintasun iraunkor osoaren edo baliaezintasun handiaren kasuan edo lehenengo primatik 8 urte baino gehiago iragan badira.
    • % 60 gainerako baliaezintasun kasuetan.
  • Langileari egotzi gabeko primak honela integratuko dira: % 60 baliaezintasun kasu guztietan.
  • % 33tik gorako baliaezintasuna sortzen ez denean: Banakako aseguru berekia bada zerga-oinarri aurrezkian integratuko den ondare-irabazia.
3. GAIXOTASUN GASTUENGATIK JASOTAKO ZENBATEKOAK

Ez dira egitate zergapegarriak PFEZari dagokionez.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali