Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001585
Lehenik eta behin, bermatutako fondoak barne bermea duen (fondoaren bermea) edo kanpo bermea duen (partaidearen bermea) aztertu behar dugu.
Barne bermea da fondoa mugaeguneratzen denean bermatutako baliora iritsi ezean erakunde bermatzaileak fondoaren kontu korrontean ezberdintasuna ordaintzen duenean, bermatutako zenbatekora iritsi arte.
Kanpo bermea da mugaeguneratzean bermatutako baliora iritsi ezean erakunde bermatzaileak partaide bakoitzari ezberdintasuna ordaintzen dionean, bermatutako zenbatekora iritsi arte.
Bermea barnekoa bada (fondoarena), bermatutako inbertsio fondo baten partaidetzak ondare irabazi edo galeren araubide orokorraren arabera zergapetuko dira.
Bermea kanpokoa bada (partaidearena), partaideari konpentsazioa emateko ordaintzen zaion zenbatekoa higiezin kapitaleko etekina izango da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.