Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001584
Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzak itzultzeagatik edo eskualdatzeagatik eskuratutako zenbatekoa inbertsio kolektiboko erakundeetako beste partaidetza batzuk eskuratzeko edo harpidetzeko erabiltzen bada, ondare irabazia edo galera ez da zenbatuko, eta harpidetutako partaidetza berriek itzulitako partaidetzen eskuratze balioa eta data kontserbatuko dituzte PFEZ Foru Arauan azaltzen diren kasuetan.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 FA-ren 48. artikulua. Berrinbertsioa, inbertsio kolektiboko erakundeetan akzioen edo partaidetzen eskualdaketa kasuetan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.